Reala
Errege Kopa
Realak kanporaketa irauli nahi du Las Palmasen aurka
Agentziak | Erredakzioa
Talde txuri-urdinak joaneko partidan jasotako 2-1ekoari buelta eman behar dio asteazken honetan, 21:00etan, Anoetan. Agirretxek eta Granerok atsedena hartuko dute.
-
Las Palmasek eta Realak jokatutako joaneko partidako irudia. Argazkia: EFE
Realak joaneko partidan jasotako aurkako 2-1eko emaitzari buelta eman nahi dio asteazken honetan (21:00etan, Anoetan) Las Palmasen aurka jokatuko duen Errege Kopako final-hamaseirenetako itzulerako partidan. Brumak joaneko lehian sartutako gola oso garrantzitsua izan daiteke talde txuri-urdinarentzat.
Eusebio Sacristan Realeko entrenatzaileak aldaketak egingo ditu hamaikakoan. Ligan jokatzerik izan ez zuen Yuri Berchiche berreskuratuko du, eta De La Bellak ezingo duenez Ligako hurrengo partida jokatu, hasierako hamaikakoan egongo da Las Palmasen aurka. Mikel Gonzalezek eta Joseba Zalduak min hartuta jarraitzen dute, eta ez dira jokatzeko prest egongo. Raul Navasek ere lesionatuta jarraitzen du.
Bestalde, Imanol Agirretxeri eta Esteban Granerori atsedena ematea erabaki du Eusebiok eta deialditik kanpo utzi ditu. Jonathasek izango du hasieratik jokatzeko aukera.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Olazabal; De la Bella, Ansotegi, Diego Reyes, Carlos Martinez; Pardo, Illarramendi; Hector, Oiarzabal, Jonathas eta Canales.
UD Las Palmas: Raul Lizoain; Nili, David Garcia, Garrido, Dani Castellano; Hernan, Culio; El Zhar, Valeron, Asdrubal; eta Willian Jose.
Epailea: Fernandez Borbalan.
Zelaia: Anoeta. Hora: 21.00 (20.00 en Canarias).