Itxi

Reala

Osatuta

Gonzalez (Reala-Levante): "Jokatzeko moduan nago"

Ander Altuna

Zubieta

Orain hiru aste ezker iztarrean berriz ere min hartu eta gero gaur itzuli da arrasatearra lanera.

"Sentsazioak oso onak izan dira. Nire burua hasieratik jokatzen ikusten ote dudan? Bai, bai, zergatik ez". Gonzalezen hitzok garbi adierazten dute jokatzeko prest dagoela. Mikel Labakak min hartu duen aste berean berragartzeko moduan dagoela jakitea albiste ona da entrenatzailearentzat. Minutu asko jokatu ditu arrasatearrak aurtengo sasoian, bosgarren jokalaririk erabiliena da. Hori bai, iritsiko ez balitz, postu hori ongi beteta du entrantzaileak Esnaolarekin.

Igande eguerdian neurtuko ditu indarrak Realak Levanterekin. Valentziako taldeak 11 jardunaldi daramtza galdu gabe eta Nastici sei gol sartu zizkion joan den astean. "Kontrario deserosoa da, batez ere, etxean jokatu ohi duenean. Rafa Jorda aurrelaria fitxatu berri dute. Bikain babesten du baloia eta atzetik Rubenen min egiten du. Aurrelariak oso onak dira eta kasualitateak ez du azaltzen euren kokapena. Oso zaila izango da".

Realarengandik zazpi puntura dago Levante, Betisekin berdinduta. Anoetatik gailen aterako balitz, laura jarriko liratekeen. Gonzalezen iritziz, "antzerako egoeran jokatu genuen Nastic edo Numantziaren kontra. Uste dut, une zail horietan ongi erantzun duela taldeak, badakiela halako neurketak jokatzen. Hala ere, ezin dugu pentsatu galduz gero laura jarriko liratekeela, baizik eta irabazita, aurrerapauso handia emango genukeela".

Ondoren, Carlos Buenok hartu du hitza Zubietako prentsa aretoan. "Asko dugu jokoan. Final bat izango bailitzan jokatu behar dugu, erabat kontzentratuta. Funtsezkoa da guretzat. Jokalari multzoa lasai dago eta ongi iritsiko gara".

Entrenamenduari dagokionez, Estradak eta Riesgok taldetik aparte segitzen dute.