Itxi

Reala

Akordioaren luzapena

Reala: Labakak urte bete gehiago luzatu du bere akordioa

Erredakzioa

Atzelari txuri-urdinak 2012ko ekainaren 30era arte luzatu du talde donostiarrarekin zuen akordioa.

Mikel Labakak 2012ko ekaineko 30era arte luzatu du bere kontratua Donostiako taldearekin. Atzelari gipuzkoarrak 2011an bukatzen zuen bere akordioa Realarekin eta honela urte bete gehiago egongo da talde txuri-urdinean.

Jokalari gipuzkoarrak akordio berriarekin "pozik" dagoela adierazi du, izan ere, talde txuriurdinean jarraitzea "argi" zeukala esan duelako. Gainera, Labakak "etorkizunera begira lasaitasun puntu" bat hartuko duela adierazi du.