Itxi

Reala

Astelehena, 21:00etan

Recreativo-Reala: Hutsuneak beteta

Ander Altuna

Zubieta

Sergio Rodriguezek eta Sanseko Illarramendi gazteak ordezkatu dituzte Markel eta Elustondo.

Etxetik kanpoko maila hobetu eta hiru puntuak patrikaratzeko helburuarekin abiatu da gaur arratsaldean txuri-urdinen multzoa Huelvaruntz. Garaipen batek, kokapen ezihobean utziko lukeen azken txanpari ekiteko.

Elustondo eta Markel min hartuta daudenez aldaketak egin behar izan ditu Lasartek deialdian. Entrenatzaileak berak prentsa aretoan onartu zuen zailtasunak izango zituela zerrenda osatzerakoan, besteak beste, Markel aurreko guztietan sartu baitu eta Elustondo minutu gehien izan duen seigarren jokalaria baita.

Aztarnaren bat edo beste utzi zuen, hori bai. Illarramendi mutrikuarraren izena aipatu zuen eta hain justu, 20 urteko jokalariaren izena berritasunetako bat da Sergiorenarekin batera. Sanseko erdilariari dagokionez, iaz sartu zuen Lillok pare bat deialditan, baina ez du debutatzeko modurik izan. Zubietako arduradunek uste osoa dute berarengan.

Hamaikakoan zalantzarik ez dago. Prieto berreskuratu du uruguaitarrak eta donostiarrak Nsueren tokia hartuko du eskuin hegalean. Zurutuzak ere hasieratik jarraituko du. Hauxe izan daiteke taldea: Zubikarai, Carlos Martinez, Ansotegi, Gonzalez, De la Bella, Rivas, Aranburu, Prieto, Zurutuza, Griezmann eta Bueno.