Reala
33. jardunaldia
Reala-Albacete (0-0): Kolorerik gabeko puntua
Sara Lavado
Erredakzioa
Aukera garbienak talde txuri-urdinak sortu ditu, baina ez du Cabrero atezainaren aurrean asmatu eta berdinketa batu du etxean.
Realak puntu bat baino ez du lortu Albaceteren aurka Anoetan jokatutako norgehiagokan (0-0). Lehen zatia erritmo altuarekin hasi da, baina minutuek aurrera egin ahala behera egin du. Aukera garbienak txuri-urdinenak izan dira, baina une erabakigarrienetan ez dute asmatu.
Aurrenekoa Xabi Prietok izan du 4. minutuan. Bi izan ditu Griezmann gazteak, lehena 23. minutuan Prieto beraren pasea baliatuta eta bigarrena, argiagoa, 23.ean Cabrerok oinekin aldaratu duenean bere errematea. 38.ean Reala aurreratzeko abagunea Carlos Buenorentzat izan da, bakarrik geratzen zen atezainaren aurrean irrist egin eta defentsak arriskua urruntzea lortu du. Uruguaiarra lesionatu da eta bere ordez Agirretxe zelairatu da.
Atsedenaldira heltzeko minutu baten faltan Cabrero izan da berriro ere protagonista. Agirretxek errematatu eta atezainak atepean gelditu du.
Bigarren zatian okerrago jokatu dute gipuzkoarrek. 1-0ekoa sartzeko aukerak izan dituzte, baina Albacete ondo aritu da eta bere arriskua sortu du gainera Reala estututa. Azkenean, puntu banaketa eskasa etxekoentzat eta urrezkoa Vidalen gizonentzat.
Fitxa teknikoa:
0 - Reala: Riesgo; Carlos Martinez, Ansotegi, Mikel Gonzalez, De la Bella; Rivas, Aranburu, Griezmann (Nsue, 75''), Xabi Prieto, Sergio Rodríguez (Zurutuza, 62''); Bueno (Agirretxe, 40'').
0 - Albacete: Cabrero; Tarantino, Lopez Ramos, Alberto, Kike; Sousa, Verza, Antonio Lopez (Guille Roldan, min. 86), Callejon (Altobelli,&' || 'nbsp; 73''), Sales (Nuñez, 62''); Stuani.
Bigarren Mailako emaitzak eta sailkapena