Itxi

Reala

Anoetan

Reala-Castello (0-0): Berdinketa, azken sailkatuaren aurka

Josu Bilbao

Erredakzioa

Talde gipuzkoarrak ezin izan du garaipena lortu zortzi jokalarirekin bukatu duen Castelloren aurka.

Talde txuri-urdinak ezin izan du Castello, Adelante Ligako azken sailkatua mendean hartu, nahiz eta Lasarteren mutilek aukera asko izan dituzten markagailuan aurre hartzeko. Kanpoko taldeak, partida zortzi jokalarirekin bukatu du, Manteconek, Rafitak eta Pendinek bigarreb txartel horiak ikusi dituztelako bigarren zatian.

Talde donostiarra ohiko bizitasuna ez zuen erakutsi hasierako minutuetan eta Castello eroso ibili zen Anoetan. Kanpoko taldeak Zubikarairen atea bilatu zuten, kornerren bidez batez ere, baina ez zuten aukera garbirik sortu. Martin Lasarteren mutilek erosoago sentitzen joan ziren zelaian eta haien jokoa inposatzen hasi ziren Xabi Prieto eta Griezmannen bitartez. Palancak zelaia utzi behar izan zuen lesionaturik, baina txuri-urdinek ez zuten aprobetxatu Madrilgo jokalariaren hutsunea eta ia ez ziren heldu Lledoren atera.

Gipuzkoarren aukerarik onena, Imanol Agirretxek izan zuen baina bere burukada Lledo geldiketa bikain batekin desbideratu zuen. Aldaratzea Usurbilgo aurrelariak hartu zuen baina bere jaurtiketa kanpora joan zen eta Realak markagailuan aurretik jartzeko aukera galdu zuen. Lehen zatia kaskarra izan zen bi taldeentzat eta donostiarrek ezin izan zuten haien jokoa behar bezala gauzatu, Castello deseroso baten aurean.

Bigarren zatian, Lasarteren mutilak gehiago sakatu zuten erasoan etaq Zurutuzak aukera paregabea izan zuen txuri-urdinen lehen gola sarteko, baina bere jaurtiketa Castelloko atezainak desbideratu zuen hankekin. Kanpoko taldea 73. minutuan hamar jokalarirekin gelditu zen Manteconek bigarren txartel horia ikusi baitzuen. Reala, horrela, gora joan zen markagailuan aurrea hartzeko helburuarekin. Garitanoren taldea bere area bornean sartu zen berdinketa eusteko asmoz eta donostiarrek ez zuten asmatu ate barrura baloia bidaltzea. Partidazo aukera onenetako bat Agirretxek izan zuen 75. minutuan baina Lledok gelditu zuen bere jaurtiketa. Castelloko atezainak partida borobila egin zuen Anoetan.

Azken minutuetan, norgehiagoka berotu egin zen eta Levanteko taldea zortzi jokalarirekin gelditu zen, Rafita eta Pendinek bigarren txartel horiak ikusi zituztelako. Azken emaitza 0-0ekoa izan zen eta gipuzkoarrek ezin izan dute Bigarren Mailako azken sailkatuaren aurka emaitza onik atera etxean.

- Fitxa teknikoa:

0 - Reala: Zubikarai; Carlos Martínez (Viguera, min. 88), Ansotegi, Mikel González, De la Bella; Rivas, Aranburu (Sergio Rodríguez, min. 74), Xabi Prieto, Griezmann (Nsue, min. 63), Zurutuza; eta Agirretxe.

0 - Castellón: Lledó; Baigorri, Diego Reyes (Silva, min. 79), Pedro, Xisco Campos, Zamora; Dani Pendín, Matencón, Rafita; Palanca (Mareñá, min. 13) (Mario Ortiz, min. 67) eta Ulloa.