Itxi

Reala

Azken jardunaldia

Elx-Reala (4-1): Porrotarekin agurtu dute txuri-urdinek Bigarren Maila

Erredakzioa

Martin Lasarteren taldeak ezin izan du garaipenarekin ospatu Bigarren Mailako bere azken partida eta Elxek talde txuri-urdina jipoitu du.

Elxek Reala jipoitu du (4-1) eta Jorge Molina bere aurrelariak lau gol sartu ditu, Bigarren Mailako golegile nagusienaren txapelarekin amaituz.

Elxek eta Realak gutxi zuten jokoan. Etxekoek salbazioa lortuta zuten eta donostiarrek Bigarren Mailako titulua, beraz, joko gutxi erakutsi dute.

Fitxa teknikoa:

4 - Elx: Jaime, Oscar Rubio, Charpenet (Raul Albentosa, m.74), Samuel, Ripa, Juli, Acciari (Josete, m.82), Generelo, Patri (Javi Paños, m.72), Perera eta Molina.

1 - Reala: Zubikarai, Martinez, Elustondo, Labaka, Nsue, Agirretxe, Esnaola, Sarasola, Johnatan (Estrada, m.79), Sergio (Songo''o, m.55) eta Illarra (Albistegi, m.66).

Golak: 1-0, m.38: Molina. 2-0, m.47: Molina. 2-1, m.59: Nsue. 3-1, m.61: Molina. 4-1. m.88: Molina.