Itxi

Reala

3-0, Real Madrilen aurka

Realak porrota jaso du Santiago Bernabeun

Erredakzioa

Txuri-urdinek 3-0 galdu dute Real Madrilen aurka, eta ez diote ondo ekin LaLigako bigarren itzuliari. Kovacic, Cristiano Ronaldo eta Morata izan dira golegileak.

  • Cristiano Ronaldo eta Rulli. Argazkia: EFE

    Cristiano Ronaldok Realari 2-0ekoa sartzen dion unea. Argazkia: EFE

Realak 3-0 galdu du Real Madrilen aurka Santiago Bernabeun, eta ezin izan du LaLigako bigarren itzulia nahi bezain ondo hasi. Talde txuri-urdinak sailkapeneko bosgarren postuan jarraitzen du, laugarren postuan den Atletico Madriletik puntu bakarrera. Atzetik, Vila-real dago, Realetik puntu bakarrera, eta Athletic hiru puntura gerturatu da. Real Madrilek, aldiz, lidergoa sendotu du, eta lau puntu ateratzen dizkio Bartzelonari (bigarren sailkatua), baita Sevillari (hirugarren sailkatua) ere.

Ondo ekin dio lehiari talde txuri-urdinak. Baloiaren jabe izan da Eusebio Sacristanek zuzentzen duen taldea, eta lehen abagunea Willian Josek izan du, baina Keylor Navas atezainak eragotzi du Realaren gola. Canales ere saiatu da Keylor gainditzen, baina horrek ere ez du lortu. Real Madril ezinean ibili da hasierako minutuetan, baina Lucas Vazquezek ere sortu du arriskua. Reala nagusitzen hasi denean, Cristiano Ronaldok pase dotorea eman dio Kovacici, eta honek 1-0ekoa sartu du, Rulli atezaina gandituta. Gola hartu ostean, partida berdintzeko abagunea izan dute txuri-urdinek atsedenaldira iritsi aurretik; Juanmik, ordea, kanpora bidali du jaurtiketa, gutxigatik.

Bigarren zatiari ere erasokor ekin dio Realak. Baloiaren jabe izan da, baina ez dute aukera argirik sortu aurkariaren ate inguruan. Atsedenaldiaren ostean, erasora jo du talde txuri-urdinak, baina Real Madrilek kontraeraso azkarra antolatu, eta Cristiano Ronaldok 2-0ekoa sartu du, Rulli maisuki gaindituta, Kovacicen pasea baliatuta. Bigarren golak min egin dio Realari, eta Zidanek zuzentzen duen taldeak ez du defentsan sufritu partidaren azken txanpan. Norgehiagokako 74. minutuan, Iñigo Martinez egotzi egin du epaileak, Casemirori sarrera gogorra egin ondoren. Gainera, Alvaro Moratak bere taldearen garaipena biribildu du, 3-0ekoa sartuta.

Fitxa teknikoa:

3 - Real Madril: Keylor Navas; Danilo, Varane, Sergio Ramos, Nacho; Casemiro, Kroos, Kovacic (Isco, 78. min); Lucas Vazquez (Marco Asensio, 84. min), Cristiano Ronaldo eta Benzema (Morata, 66. min).

0 - Reala: Rulli; Zaldua, Navas, Iñigo Martinez, Kevin; Illarramendi, Canales (Granero, 78. min), Zurutuza; Juanmi, Oyarzabal (Xabi Prieto, 57. min) eta Willian Jose (Vela, 57. min).

Golak: 1-0, m.38: Kovacic. 2-0, 50. min: Cristiano Ronaldo. 3-0, 83. min: Morata.

Epailea: Melero Lopez.

o Lopez.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala