Itxi

Reala

Garaipena

Realak hiru puntuko etekina atera dio Javi Varasen opariari

Agentziak | Erredakzioa

Las Palmaseko atezainak baloia Xabi Prietori eman dio eta kapitainak partidako gol bakarra sartu du, gipuzkoarrak kanariarrei eusteko arazo larriak zituztenean.

  • Tana eta Yuri. Argazkia: Efe.

    Tana eta Yuri. Argazkia: Efe.

Realak Las Palmasei irabazi dio, 0 eta 1, Santander Ligako 24. Jardunaldiko lehen partidan. Kanariarrek partida ona egin dute, baina Xabi Prietoren golak hiru puntuak eman dizkie donostiarrei. Eusebioren taldeak Txapeldunen Ligako postuetan sartzeko borrokan jarraitzen du. Quique Setienen taldearentzat, berriz, laugarren porrota jarraian izan da gaurkoa.

Las Palmas jaun eta jabe izan da zelaian lehen ordu erditik hasi eta Xabi Prietok bigarren zatian gola egin duen arte, baina ez dute sortutako aukerak aprobetxatzen jakin. Tanak eta Kevin-Prince Boatengek izan dituzte argienak.

Izan ere, zortea Realaren alde izan da, partidako gol bakarraren jokaldian. Javi Varas atezainak huts egin du hankarekin egindako pase batean, baloia Xabi Prietori eman dio eta donostiarren kapitainak ate barruan sartu du.

Golaren ostean, kanariarrek erritmoa galdu dute, eta ezin izan diote egoerari buelta eman.

Garaipen honi esker, Eusebioren taldeak puntu bakar batera dauka Atletico Madril eta atzean utzi du iragan asteburuan Vila-realen aurka Anoetan jasotako porrot mingarria.

 

Fitxa teknikoa

0. Las Palmas: Javi Varas; David Simón, Aythami, Bigas, Hélder Lopes (Mateo García, 80. min); Roque Mesa; Tana, Vicente Gómez (Halilovic, 78. min), Jonathan Viera, Jesé; eta Prince Boateng.

1. Reala: Rulli; Odriozola, Raúl Navas, Íñigo Martínez, Yuri; Illarramendi, Zurutuza; Carlos Vela (Jon Bautista, 88. min), Xabi Prieto, Oyarzabal; eta Juanmi (Canales, 70. min).

Gola: 0-1, 74. min: Xabi Prieto.


t="utf-8">
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena