Reala
BBVA Liga
Claudio Bravok Realarekin zuen kontratua berritu du 2015. urtera arte
Erredakzioa
Azaroan atezain txiletarrak 2013. urtera arte luzatu zuen Realarekin 2011ra arte zuen kontratua. Orain, bi urte gehiagorako berritu du hitzarmena.
Claudio Bravo atezain txiletarrak Realarekin zuen kontratua berritu du 2015. urteko ekainaren 30era arte Realak bere webgunean baieztatu duen moduan.
Realak azaldu duenez, Bravoren kontratu berritzea Munduko Kopa baino lehen hitzartuta zuten. Baina, kontratu berritzea publiko egitearen kontua Mundialaren ondoren jakitera emango zutela geratu ziren.
Claudio Bravok 2011.ra arte zuen kontratua Realarekin eta 2013. urtera arte berritu zuen iragan azaroan. Orain, bi urte gehiagorako luzatu du kontratua.