Itxi

Reala

Anoetan

Reala-Vila-real (1-0): Hasiera ezin hobea

Sara Lavado

Erredakzioa

Lasarteren gizonek landutako hiru puntu eskuratu dituzte partida ona egin duen Vila-realen kontra. Xabi Prietok gol ederra sartu du.

Landutako garaipena erdietsi du Realak Vila-realen kontra (1-0) Lehen Mailako debutean. Anoeta izan da hamabigarren jokalaria, hasieratik taldea animatu du eta lortutako puntuen gakoetako bat izan da.

Horiek izan dute baloiaren jabetza lehen zatian, baina minutuek aurrera egin ahala Realaren jokoa hobetu da eta atsedenaldira heldu aurretiko minutuetan etxekoak izan dira nagusi. Vila-reali egiten utzi dio Realak, baina aurkariek sortutako arriskuko jokaldi guztietan ondo erantzun du Donostiako taldeak. Aurreneko 45 minutuetako aukerarik garbiena Carlos Martinezentzat izan da. Korner batean buruz errematatu du hegalekoak, baina gora joan zaio.

56. minutuan jokaldi ederra egin dute Joseba Llorentek eta Xabi Prietok. Hondarribikoak orpoz eman dio baloia txuri-urdinen kapitainari eta honek ez du huts egin (1-0). Zaleen ospakizuna, zirraragarria. Lasarterenek partida erabakita utzi nahi zuten. 77.ean gutxigatik ez du Viguerak buruz bigarrena sartu. Baina Vila-realek ez du amore eman eta Nilmarrek gutxigatik ez du banakoarena sartu 87.ean.

Fitxa teknikoa:

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Ansotegi, Mikel Gonzalez, De la Bella; Rivas, Aranburu, Sutil, Xabi Prieto, Zurutuza (Viguera, 70''); Joseba Llorente (Tamudo, 77'').

0.- Vila-real: Diego Lopez; Capdevilla, Marchena, Musacchio, Angel; Senna (Ruben, 77''), Bruno, Cazorla (Nilmar, 59''), Borja Valero, Cani (Jeffrey Montero, 59''); Rossi.


Gola:

1-0. 58'': Xabi Prieto.

Horrelakoa izan da partida eitb.com-en