Itxi

Reala

2017-2018. denboraldia

Realak ekin dio denboraldiaurreari

Erredakzioa

Talde txuri-urdina hasi da 2017-2018. denboraldia prestatzen Zubietan. Taldetik aterako diren Yuri eta Granero falta izan dira. Odriozola, Oyarzabal, Vela, Rulli e Illarra, están de vacaciones.

1:23

Realak ostiral honetan ekin dio denboraldiaurreari Zubietan. Talde txuri-urdina 2017-2018. denboraldia prestatzen hasi da, nahiz eta ostegunean jokalari batzuk egun bat lehenago hasi ziren lanean euren borondatez. Konkretuki, Iñigo Martinez, Juanmi, Agirretxe, Zaldua, Zurutuza, Granero eta Carlos Martinez izan ziren ostegunean entrenatu zuten jokalariak.

Zubietako istalazioen barrualdean ariketak egin ostean atera dira jokalariak berdegunera. Eusebio Sacristan entrenatzailearen hitzakentzun ostean hasi da lan-saioa. Jokalari batzuk falta izan dira: Taldetik irtengo diren Yuri eta Granero batetik, eta oporretan dauden Oyarzabal, Odriozola, Vela, Illarramendi eta Rulli.

Yuri Berchiche Parisen da PSG taldearekin azterketa medikua egiten eta Aperribay presidenteak baieztatu bezala Paris Saint-Germain taldean jokatuko du Yurik 2017-2018. denboralditik aurrera. Esteban Granero, aldiz, Bartzelonan da Espanyolekin azterketa medikua pasatzen eta ondorengo orduetan sinatuko du kontratua Kataluniako taldearekin.

Bestalde, Alvaro Odriozola eta Mikel Oyarzabal ez dira Zubietan egon oporretan baitaude. Espainiako 21 urtez azpiko selekzioarekin Eurokopa jokatu zuten finalera arte, non Alemaniaren aurka galdu zuten. Taldekideek baino beranduago ekingo diote denboraldiaurreari.

Carlos Vela ere oporretan dago Mexikorekin Konfederazioen Kopa jokatu zuelako. Liga amaitu ostean euren selekzioekin jokatu zuten Asier Illarramendik eta Geronimo Rullik; ondoroz, taldearen baimena dute denboraldiaurreari beranduago ekiteko.

Berritasuna Diego Llorente izan da, Realak orain arte egin duen fitxaketa bakarra eta ostiral honetan taldekide berriekin hasi da lanean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Reala