Itxi

Reala

Asteartean, 20:00etan

Osasuna-Reala: Euskal derbia Reyno de Navarran

A.B.

Erredakzioa

Gorritxoak denboraldiko lehen garaipena lortzen saiatuko dira eta txuri-urdinek hiru puntuak eskuratu nahi dituzte sailkapenean gora egiteko.

Astearte honetan Osasunak eta Realak denboraldi hinetako lehen euskal derbia jokatuko dute arratsaldeko 20:00etan Reyno de Navarran.

Gorritxoak Ligako lehen garaipena lortzen saiatuko dira. Denboraldiaurrean ez zuten garaipenik lortu eta Ligan jokatu ditzuten hiru partidetan ez dute garaipenik lortu. Hiru gol jaso ditu Osasunak eta ez du bakarra ere sartu. Camacho lasai dago taldea "defentsa lanean sendo" dagoelako, baina kezkatuta azaldu da bere taldeak ez duelako golik sartzen.

Sergio deialdian sartuko du Camachok eta Asier Riesgo ere deialdi horretan egongo nahiz eta Realeko jokalari ohiak ez duen hasieratik jokatuko.

Realaren egoera oso ezberdina da. Lau puntu dituzte txuri-urdinek eta lehen porrota iragan larunbatean jaso zuten Real Madrilen aurka. Madrildarren aurka galdu arren taldeak sentsazio onak azaldu zituen. Reala Osasunaren bolada txarra aprobetxatzen saiatuko da.

Bi taldeak momentu ezberdinean iritsi dira derbira, baina horrek askotan ez du axola derbietan. Martin lasarte entrenatzailea horren jakitun da eta "Osasuna ez dela nolanahiko aurakria" adierazi du.

Ustezko hamaikakoak:

At. Osasuna: Ricardo; Damia, Lolo, Miguel Flaño, Monreal; Juanfran, Soriano, Nekounam, Camuñas; Pandiani, Aranda.

Reala: Bravo; Carlos Martínez, Ansotegi, Mikel González, De la Bella; Rivas, Aranburu, Griezmann, Xabi Prieto, Zurutuza; Tamudo.

Epailea: Velasco Carballo.
Zelaia: Reino de Navarra
Ordua: 20.00etan.