Itxi

Reala

Reala

Joseba Llorente: 'Bertigoa ematen du hain goian egoteak'

Erredakzioa

Aurrelari txuri-urdinak onartu du garrantzitsua dela sailkapenean jardunaldi hauetan beheko taldeekiko zabaldu duten tartea.

Joseba Llorente Realeko aurrelaria oso pozik agertu da bere taldeak egin duen liga hasiera bikainagatik eta "bertigoa" sentitzen duela esan du mailako talde handien parean Reala ikustean.

"Alde batetik bertigoa ematen du inguruan zein talde dauden ikusteak.&' || 'nbsp;Ondoren beherantz begiratzen duzu eta beheko taldeekiko duzun tartea garrantzitsua dela konturatzen zara", esan du Llorentek Realaren lan-saioaren ondoren.

Aurrelaria sasoi onean da eta azken hiru partidetan gola egin du.&' || 'nbsp;Gainera, kontuan hartzeko jokalaria da aldagelan duen eskarmentuagatik.&' || 'nbsp;Beraz, bere iritzia oso esanguratsua da taldeen helburuei buruz ari garenean.

"Piskologia kontua da eta hasieratik salbazioaz ari bazara, azkenean ez jaisteko lehian egongo zara.&' || 'nbsp;Baina hori, hilabete eta erdi lehenago egin behar da, ez orain", esan du&' || 'nbsp;Llorentek.

Bestalde, gaur konfirmatu da David&' || 'nbsp;Zurtutuzaren lesioa eta ezin izango du&' || 'nbsp;Almeriaren aurkako&' || 'nbsp;Errege-Kopako partida jokatu, ez eta Ligako&' || 'nbsp;Herculesen aurkako neurketa.

Belauneko giharretan "elongazio arina" du futbolariak eta larria ez bada ere, atsedena eskatzen du.