Reala
Igandean, 12:00etan
Realak Espanyol izango du aurkari eta bigarren garaipena jarraian lortu nahi du
Erredakzioa
Talde txuri-urdinak Bartzelonan jokatuko du igande honetan, 12:00etan, RCDE Stadiumean.
-
Reala-Espanyol partida bateko irudia. Argazkia: EFE
Realak Espanyolen aurka jokatuko du igande honetan, 12:00etan, RCDE Stadiumean. Txuri-urdinek bigarren garaipena jarraian lortu nahi dute, iragan jardunaldian Alavesen aurkako derbian garaipena lortu ostean.
Donostiako taldeak jokatzeko prest izango du Willian Jose, erabat sendatuta baitago izan zuen lesiotik. Taldearen helburua da denboraldia ahalik eta ondoen amaitzea, Europa Ligatik eta Errege Kopatik at baitago. Asier Illarramendi bolada onean dago, eta berak gidatuko du taldea Espanyolen aurka. Txuri-urdinek Xabi Prietoren baja garrantzitsua izango dute. Nola ez, Miguel Angel Moya izango da atezain titularra.
Espanyolek ez du partidarik galdu otsailetik, baina garaipenak lortzea ere kosta egiten zaie. Etxean jokatu zuen azken partidan Real Madrili irabazi zion talde perikitoak. Quique Sanchez Flores entrenatzaileak Sergi Darderren, Sergio Garciaren eta Didacen bajak izango ditu, baita Diego Lopez atezainarena, kolpe latza hartu baitzuen Ligako azken partidan. Pau Lopezek jokatuko du hasieratik. Gerard Moreno da Bartzelonako taldearen arrisku nagusia. Golegilea sasoi onean da, eta 11 gol daramatza Ligan.
Ustezko hamaikakoak:
RCD Espanyol: Pau Lopez; Marc Navarro, Oscar Duarte, David Lopez, Aarón; Víctor Sanchez, Carlos Sanchez, Jurado, Granero; Baptistao, Gerard Moreno.
Reala: Moya; Odriozola, Llorente, Hector, De la Bella; Illarramendi, Zubeldia, Zurutuza; Januzaj, Oyarzabal, Willian Jose.
Epailea: Mateu Lahoz.
Zalaia: RCDE Stadium.
Ordua: 12.00etan.