Itxi

Reala

Anoetan, 16:15ean

Agur arratsaldea Anoetan, Leganesen aurkako partidan

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Xabi Prietok eta Carlos Martinezek zelaitik saiatuko dira agur esaten bere zaleei, nahiz eta ez diren hasieratik arituko.

  • Xabi Prieto. Argazkia: EFE

    Xabi Prieto. Argazkia: EFE

Realak eta Leganesek sailkapenari begira garrantzirik gabeko lehia jokatuko dute larunbat honetan Anoetan, baina hunkigarria izango dena, deialdian sartu diren Xabi Prietok eta Carlos Martinezek beren azken partida jokatuko baitute etxean, Imanol Alguacil entrenatzaileak hala erabakitzen badu.

Talde txuri-urdinak garaipena eskaini nahi dien azken urteetan jokalari garrantzitsuak izan direnei.

Etxekoek norgehiagoka horretarako berariaz prestatutako elastiko berezi batekin jokatuko dute. Bertan ohikoa den taldeko ezkutuaren ordez, Xabi Prietoren irudia duen ezkutu berezi bat egongo da ikusgai.

Aipatu bi jokalarien agurraz gain, Sergio Canalesek eta Toño Ramirezek ere bere azken minutuak izan ditzakete Anoetan.

Neurketari begira, Imanolek bueltan izango du Ruben Pardo, Athleticen aurkako derbian txartel gorria ikusi ostean aurreko jardunaldian zigortuta egon zena. Hartara, errioxarrak bere aukerak izango ditu zelai erdian aritzeko David Zurutuzaren edota Igor Zubeldiaren lekua hartuta,

Aurreko lerroan ere aldaketak egon daitezke; izan ere, Adnan Januzaj deialditik kanpo geratu da, laringitisak jota.

Leganesi dagokionez, Anoetara egingo du bisita Asier Garitano egungo entrenatzaileak datorren denboraldian jarraituko ez duela jakin berritan, hala eman baitu ezagutzera teknikariak aste honetan bertan.

Balizko hamaikakoak:

Reala: Moya; Odriozola, Llorente, Navas, De la Bella; Illarramendi, Zurutuza, Canales; Juanmi, Oyarzabal, Willian Jose.

Leganes: Champagne; Bustinza, Mantovani, Siovas, Diego Rico; Ruben Perez, Gumbau; Omar, Naranjo, Eraso; eta Guerrero.

Epailea: Medie Jimenez.

Zelaia: Anoeta (16:15).