Reala
Igandean 21:00etan
Bartzelona-Reala: Zaila, baina ezinezkoa ez delakoan daude
Erredakzioa
David Zurutuza osatu da eta Camp Noun aritzeko prest dago. Raul Tamudo ere zerrendan sartu da.
David Zurutuza eta Raul Tamudo deialdian sartu ditu Martin Lasartek FC Bartzelonaren aurkako partidarako (igandean, 21:00etan).
Osteguneko entrenamenduan eskuin orkatila bihurritu zuen Zurutuzak, baina osatu da eta Camp Noun aritzeko prest dago. Baita Raul Tamudo ere. Borja Viguera eta bera dira nobedade nagusiak larunbat gauean Bartzelonara joango den jokalari multzoan.
Agirretxe eta Ifran kanpoan gelditu dira. Taldekideek eta Lasartek berak astean zehar esan dutenaren zentzu berean mintzatu da Tamudo. Bartzelonari irabaztea ia ezinezkoa dela badirudi ere, hori lortzeko bere esku dagoen guztia egingo du Realak.
Ustezko hamaikakoak:
FC Bartzelona: Valdes; Alves, Pique, Puyol, Abidal; Busquets, Xavi, Iniesta; Messi, Villa eta Pedro.
Reala: Bravo; Carlos Martinez, Ansotegi, Mikel Gonzalez, De la Bella; Elustondo, Rivas, Aranburu, Xabi Prieto, Griezmann; eta Joseba Llorente.
Epailea: Fernandez Borbalan
Futbol-zelaia: Camp Nou
Ordua: 21.00