Reala
Ondoz ondoko bigarren porrota
Reala-Valentzia (1-2): Adurizek, luzapenean, partida erabaki du
Erredakzioa
Donostiarrek zigor handiegia jaso dute lehen eta bigarren zatiaren azken minutuetan gola jasota, Claudio Bravoren huts banaren ondorioz.
Realak ezin izan du&' || 'nbsp;Valentziarekin eta 1-2 galdu du Anoetan&' || 'nbsp;Aritz&' || 'nbsp;Adurizek azken minutuan egindako golaren ondoren.&' || 'nbsp;Etxekoen gola Xabi&' || 'nbsp;Prietok egin du penaltiz lehenengo zatian.
Talde valentziarra jaun eta jabe izan da hasierako minutuetan. Valentziak zuen baloia, Valentziarenak ziren gol-abaguneak eta Valentziak zuen partidaren kontrola.
Bisitarienak izan dira hain zuzen ere gol-aukera argienak, zalantza asko eta asko zituen Realaren aurrean, Unai Emeryren taldeak behin eta berriz gainditzen baitzuen Realaren zelai erdia.
Lehenengo laurdena igarota, Realak burua azaldu eta agertu eta berehala saria lortu du. David Navarrok Zurutuzari egindako penaltiaren ondoren, Xabi Prietok ez du hamaika metroetatik jaurtiketa huts egin.
Golaren ondoren, Reala hobeto aritu da baina partida berotzen joan da bi taldeen arteko zenbait hika-mikarekin, ia beti Joseba Llorente eta Cesar atezaina protagonista zutenak.
Talde donostiarrak oxigenoa eman dio Valentziari, eta lehenengo zatiaren azken jokaldian, Emeryren taldeak berdinketa lortu du, Tino Costak egindako falta jaurtiketa bortitz bati esker. Claudio Bravo ez da batere ondo aritu.
Bigarren zatiaren hasiera arraroa izan da eta partidak kostata berreskuratu du erritmoa. Unai Emeryk Guaita ordezko atezaina eta Stankevicius sartu behar izan ditu Cesarren eta Navarroren ordez, biak min hartuta.
Bigarren zati honetan Valentzia ere nagusi izan da, baina aukerak ez ziren bereak, talde txuri-urdinak baizik.
Baina Martin Lasarteren taldea indarrez justu iritsi da partidaren azken txanpara eta bakarrik Sarpongen berdeguneratzeak eman dio txinparta pixka bat Realari. Berdinketa ekidiezina zela zirudien.
Baina, luzapenean berriz ere, Claudio Bravok huts egin du aldaratze batean, baloia Aritz Adurizek hartu eta donostiarrak ez du barkatu, talde valentziarrari hiru puntuak emanez.