Reala
Anoetan
Reala-Sevilla (2-3): Laugarren porrota jarraian
Josu Bilbao
Erredakzioa
Txuri-urdinek ezin izan dute punturik lortu Gregorio Manzanoren taldearen aurka. Andaluziarrek bi minututan erabakita utzi dute norgehiagoka, Realak erraztasun gehiegi eman dituelako.
Donostiarrek ezin izan dute Gregorio Manzanoren taldearen aurka eta 2-3eko porrota eraman dute. Atsedenaldira 2-1 aurretik joan dira gipuzkoarrak Rivas eta Llorenteren golei esker, baina bigarren zatian talde zuriak partida erabakita utzi du bi minututan. 62. minutuan Luis Fabianok berdinketaren gola egin du eta 64.enean Kanoutek azken 2-3koa jarri du.
Martin Lasarteren mutilek ondo hasi dute partida, Sevilla atzean sartzen eta norgehiagokaren kontrola hartzen. Palopen ate ingurura arriskua eraman dute jokalari txuri-urdinek, baina kanpotarren atezaina sendo egon da. Apurka Manzanoren mutilak jokoan sartzen hasi dira eta Knaoutek eta Jesus Navasaek jokaldi onak egin dituzte erasoan. Norgehiagoka jabe argirik gaeb egon da hurrengo minutuetan, baina Diego Rivasek 1-0ekoa lortu du jaurtiketa eder batekin lehen zatiko 23. minutuan. Erdilari txuri-urdinak ondo bidali du bere zartakoa zutoin ondora eta Palopek ezin izan du gelditu. Hala ere pozak ez du asko iraun Anoetan Kanoutek 1-1ekoa egin duelako minutu bat geroago jaurtiketa zehatz batekin.
Markagailuko berdinketarekin norgehiagoka gehiago apurtu da eta bi taldeek aukera paregabeak izan dituzte. Bravok geldiketa garrantzitsuak egin behar izan ditu, baina gipuzkoarrak ere Sevillaren ate ingurura heldu dira. 43. minutuan, Joseba Llorentek 2-1ekoa lortu du areaz kanpoko jaurtiketa batekin eta Palop ezustean hartuz. Sevillako atezaina gaizki kokatuta egon da eta Hondarribiko aurrelariak ederki gainditu du zartakoa batekin. Atsedenaldira donostiarrak markagailuan agintzen joan dira (2-1).
Bigarren zatian Gregorio Manzanok Alvaro Negredo zelairatu du Renatoren ordez eta Sevilla erasora joan da guztiarekin. Zurutuzak aukera paregabea izan du norgehiagokaren 60. minutuan, baina bere jaurtiketa Varasek gelditu du, Palopen ordez irten baita ordezko atezaina. 62. minutuan Sevillak berdinketa lortu du korner baten ondoren. Donostiarrek ez dute asmatu baloia ateratzen eta Luis Fabianok 2-2koa egin du andaluziarrentzat. Aurrelari brasildarrak berdinketa jarri du markagailuan eta bi minutu geroago Kanoutek 2-3koa egin du Bravoren aurrean bakarrik zegoelarik.
Sevillako taldearen golaren ostean Reala behera etorri da eta Manzanoren mutilak ondo kontrolatu dute norgehiagoka. Hala ere txuri-urdinek sakatzen jarraitu dute eta Sabih Prietok arriskua eraman du Varasen area ingurura. Azken minutuetan gipuzkoarrek berdinketaren gola bilatu dute, baina Sevillako defentsa ondo eta sendo egon da atzealdean. Azkenean, Realak ezin izan du punturik lortu andaluziarren bi minutu ikusgarri eta gero.
Fitxa teknikoa:
2.- Real: Bravo; Estrada, Labaka, Ansotegi, Mikel Gonzalez; Rivas, Elustondo (Tamudo, min. 73), Xabi Prieto, Sutil (Sarpong, min. 68), Zurutuza; Joseba Llorente.
3.- Sevilla: Palop (Varas, min 46); Caceres, Alexis, Escude, Fernando Navarro; Jesus Navas, Romaric, Renato (Negredo, min 62), Perotti; Kanoute eta Luis Fabiano (Cigarini, min. 80)
Golak: 1-0: Diego Rivas, min. 23. 1-1, Kanoute, min. 25. 2-1 min. 43: Joseba Llorente. 2-2, min. 63: Luis Fabiano. 2-3, min. 65: Kanoute.