Reala
20:15ean
Realak Vila-realen aurka neurtuko ditu indarrak Ligako aurreneko partidan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bestelako denboraldi hasiera izango du Realak lehen hiru partidak etxetik kanpo jokatu beharko baititu Anoetako obren ondorioz. Gainera, egindako denboraldiaurreak ez du afizioa bereziki poztu.
Realak Vila-realen aurka neurtuko ditu indarrak Ligako aurreneko partidan. Ceramica estadioan arituko dira nor baino nor Europako postuengatik lehiatzeko bidean.
Amestu gabeko denboraldiaurrea egin dute bi taldeek, emaitzak ez dira batere onak izan eta emaitza hobeak erdietsi nahi dituzte batak zein besteak neurketa honetatik aurrera.
Asier Garitanoren Realak Ceramica estadioan edota Madrigal bezala ezaguna zen estadioan iraganeko mamuak uxatu eta zortea beraien alde jartzea dute helburu.
Bestelako denboraldi hasiera izango du Realak lehen hiru partidak etxetik kanpo jokatu beharko baititu Anoetako obren ondorioz. Gainera, egindako denboraldiaurreak ez du afizioa bereziki poztu.
Garitano Leganesen ezin hobe aritu ostean, lasai agertu da helburuak bete dituztela uste duelako, eta Theo Hernandez eta Mikel Merinoren azken berritasunekin aurretik denboraldi oparoa dutela adierazi du.
Vila-realen aldetik, Bruno Soriano, Bonera eta Javi Fuegoren bajak ditu hizpide, eta Manu Trigueros, aldiz, indarberrituta bueltatuko den asmoarekin hartuko du Reala. Azpimarragarria dugu ere Samu Castillejoren hutsunea, Milanen jokatuko abitu hemendik aurrera.
Balizko hamaikakoak:
Vila-real: Asenjo, Mario, Alvaro, Víctor Ruiz o Funes Mori, Jaume Costa, Caseres, Fornals, Cazorla, Layun, Gerard Moreno eta Toko Ekambi.
Reala: Rulli; Zaldua, Llorente, Hector Moreno, Theo Hernández; Illarramendi, Merino; Zurutuza; Juanmi o Sangalli, Oyarzabal eta Willian Jose.