Reala
Ostiral honetan, 22:15ean
Reala Leganesen aurka neurtuko da, Garitanorentzat berezia izango den hitzorduan
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Talde madrildarra duela hiru bat hilabete utzi ostean, afizioak harrera berezia egingo dio Garitanori, bost denboraldiz bere etxea izan den Butarquen.
-
Realaren artxiboko argazkia, Asier Illarramendi. EFE
Realak eta Leganesek indarrak neurtuko dituzte Butarquen, ostiral honetan. Hitzordu berezia izango da gainera Garitanorentzat, bost denboraldiz bere etxea izan denaren aurka lehiatu beharko baitu.
Duela hiru bat hilabete utzi zuen talde madrildarra Reala gidatzeko, eta afizioak harrera berezia egitea espero da, asko maite baitute bertan izandako ibilbide oparoagatik.
Denboraldi hasiera ez da batere erraza izan talde gipuzkoarrarentzat, eta Miguel Angel Moya eta Adnan Januzaj jokalarien bajaz gain, Imanol Agirretxek ere ezingo du jokatu, eskuin iztarrean egindako lesioa dela medio.
Anoetako obren ondorioz, ligako aurreneko bost partidetatik lau etxetik kanpo jokatu beharko ditu Realak, hortaz, gogor borrokatu beharko du puntu horiek bere egiteko.
Donostiarrek emaitza onak dituzte Leganesen aurka jokatutako partidetan, lautik bakarra galdu baitute azken bi denboraldietan. Hala ere, defentsan hobetu beharra daukate Vilarrealen aurka erakutsitako hutsuneek ez baitute batere laguntzen.
Hitzordu honi begira jarrita, Mauricio Pellegrinok azken unera arte itxaron beharko du zein jokalarirekin aritu ahalko den jakin ahal izateko, eta hortaz, egun bereko goizeko entrenamenduan erabaki beharko du behin betiko hamaikakoa.
Balizko hamaikakoak:
Reala: Rulli; Zaldua, Llorente, Hector Moreno, Theo Hernandez; Illarramendi, Merino, Zubeldia, Pardo; Oyarzabal eta Willian Jose.
Leganes: Cuellar; Juanfran, Siovas, Ezequiel, Raul Garcia; Ruben Perez, Vesga; El Zhar, Jonathan Silva, Eraso eta Carrillo.