Reala
Igandean, 21:00etan
Vila-real-Reala: Elustondo eta Carlos Martinez etxean geldituko dira
Erredakzioa
Bi jokalariak gastroenteritisak jota daude eta euren tokian Illarramendi eta Demidov sartu dira deialdian. Zurutuza ere etxean geldituko da bosgarren txartel horia ikusi zuelako Getaferen aurka.
Gorka Elustondo eta Carlos Martinez ez dira Vila-realen aurkako norgehiagokan izango, gastroenteritisak jota baitaude. Martin Lasartek Illarramendi eta Demidov sartu ditu deialdian euren ordez eta Realaren azken fitxaketak minutu batzuk joka ditzake talde horiaren aurka. Garridoren Vila-real hirugarren da sailkapenean eta donostiarrek garetsi izango dituzte puntuak.
Zurutuzak bere bosgarren txartel horia ikusi zuen Getaferen aurka eta etxean gelditu beharko da. Illarramendi gazteak minutuak joka ditzake, Elustondo azken unean etxean gelditu beharko baita gastroenteritisak jota dagoelako.
Honoko hau da deialdi osoa:
- Atezainak: Bravo, Zubikarai.
- Atzelariak: Dani Estrada, Labaka, Ansotegi, Mikel González, Demidov, De la Bella.
- Erdilariak: Xabi Prieto, Sarpong, Markel, Rivas, Aranburu, Sutil, Griezmann, Illarramendi.
- Aurrelariak: Llorente, Tamudo.