Itxi

Reala

Zubietako prentsa-aretoa

David Zurutuza: 'Real Madril justu antzean helduko da partidara'

Erredakzioa

Erdi puntaren ustez, Mourinhoren taldeak "Kopako kanporaketak eragindako nekea" nabaritu dezake.

David Zurutuza Realeko erdi puntak igandeko&' || 'nbsp;Real&' || 'nbsp;Madrilen aurkako neurketan madrildarren ustezko nekea baliatu nahi du emaitza on bat lortzeko.

"Partida asko daramatzate jokalari berdinak jokatzen eta agian justu antzean helduko dira partidara, gainera nekatuta egon daitezke&' || 'nbsp;atzoko&' || 'nbsp;Kopako partidaren ondoren", esan du jokalariak lan-saioaren ondoren.

Zurutuzak garrantzia kendu dio Santiago&' || 'nbsp;Bernabeun partida ona jokatzeak ekar dezakeen sonari eta esan duenaren arabera,&' || 'nbsp;"kazetari gehiago zaudetelako nabaritzen dut partida berezia izango dela, horregatik bakarrik".

"Mundu osoan ikusten diren partidak dira eta beti da ona ahalik eta jende gehien ikustea, baina berdegunean ez duzu horretan pentsatzeko aukerarik", esan du&' || 'nbsp;Zurutuzak.

"Partida polita jokatzeko eta puntu bat ekartzeko" esan du jatorriko frantziarreko futbolariak, baina "zelai zaila" dela onartu du. Zurutzak partidari&' || 'nbsp;"errespetuarekin" baina "ezustekoa emateko asmoarekin" ekingo diotela gaineratu du.