Itxi

Reala

BBVA Liga

Espanyol-Reala: Lasartek atsedena eman dio Ansotegiri

Andoni Beldarrain

Erredakzioa

Illarramendi deialdian sartu da Carlos Martinezekin eta Labakarekin batera.

Realak partida zaila eta garrantzitsua du larunbat honetan (18:00etan) Espanyolen aurka Conella-El Prat futbol zelaian. Txuri-urdinek gaur goizean egin dute Bartzelonara bidaiatu orduko azken lan saioa. Ondoren, Martin Lasartek deialdia eman du.

Espanyolen aurkakorako deialdian berritasunak daude. Martin Lasartek atsedena eman dio Ansotegiri eta ezingo du Mikel Aranbururekin (txartelengatik zigortuta) eta Elustondorekin kontatu. Illarramendi sartu da lehen taldearen deialdian Carlos Martinezekin eta Mikel Labakarekin batera.

Larunbatekoa partida berezia izango da Realeko jokalaria den Tamudorentzat. Urte asko eman zituen Espanyolen eta talde horren historiako jokalari handienetako bat da.

Realaren deialdia:

Bravo, Zubikarai, Carlos Martinez, Dani Estrada, Mikel Gonzalez, Labaka, Demidov, De la Bella; Xabi Prieto, Sarpong, Markel, Rivas, Illarramendi, Zurutuza, Griezmann, Sutil; Tamudo, Agirretxe.