Reala
Lau denboraldi gehiago
De la Bellak 2015. urtera arte berritu du Realarekin
Erredakzioa
Iaz Realak lortutako igoeraren gakoetako bat izan zen atzelaria. Aurten, 21 partida daramatza.
Realeko Alberto de la Bella atzelariak 2015. urtera arte berritu du talde txuri-urdinarekin duen kontratua, klubak webgunean aurreratu duenaren arabera.
Akordioa urtarrilean gauzatu zen, baina gauzatzo batzuk ebatzi gabe zeuden eta gaur eman dute akordioaren berri.
Sevilla Btik heldu zen Donostiara eta bigarren urtea da berarentzat Donostian. Aurreneko denboraldian Realak lortutako igoeraren gakoetako bat izan zen. Aurten, 21 partida daramatza.