Itxi

Reala

ERREGE KOPA

Realak moralez beteta eta Sangallirekin bisitatuko du Villamarin

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Erdilari txuri-urdina berriro sartu da deialdi batean, iktusa izan eta 71 egunera.

  • Mandi eta Oyarzabal

    Mandi eta Oyarzabal. Argazkia: EFE

Realak eta Betisek Errege Kopako final-zortzirenetako joaneko partida jokatuko dute gaur, osteguna, Villamarinen, 20:30ean.

Andaluziarrak euren jokorik onena bilatzen saiatuko dira, Huescaren aurka galdu ostean; Reala, ordea, indartsu helduko da lehiara, Real Madrilen aurka Bernabeun lortutako garaipenak (0-2) bultzatuta.

Txuri-urdinek, berriz, asteburuan lortutako sentsazio onak berretsi nahi dituzte, Anoetatik urruti, beste behin. Badirudi taldea erosoago sentitzen dela etxetik kanpo, horrela lortu baititu Ligan dituen 22 puntuetako 16.

Dena dela, donostiarrek erne jardun beharko dute, azken urteetan Kopan izan duten ibilbidea ez baita batere oparoa izan, salbuespenak salbuespen.

Imanol Alguacilek garrantzi handia aitortzen dio txapelketari, eta hamaikakoan aldaketa gutxi egitea espero da.

Sangalli, deialdian

Alguacilek eman duen deialdiko berritasun nagusia Luca Sangalli gaztea da, 71 egun bajan eman ostean bueltan baitago.

Harrobiko 23 urteko jokalariak iktus bat izan zuen urriaren 30ean, eta, horren ondorioz, ospitalera eraman behar izan zuten hainbat proba egiteko. Handik egun gutxira, azaroaren 2an, senda-agiria jaso zuen.

Ordutik hona, sendatze-prozesuan ibili da jokalari donostiarra.

Balizko hamaikakoak:

Betis: Joel Robles, Barragan, Mandi, Bartra, Feddal, Tello, Joaquin, Carvalho, Lo Celso, Boudebouz eta Sergio Leon.

Reala: Rulli, Zaldua, Llorente, Hector, Theo, Illarramendi, Zubeldia, Merino, Willian Jose, Oyarzabal eta Juanmi.

Epailea: Jaime Latre Santiago.

Futbol-zelaia: Benito Villamarin.

Ordua: 20:30.