Reala
BBVA Liga
Deportivo-Reala: Tamudo baja da Riazorreko partidarako
A.B.
Erredakzioa
Mikel Labaka, Illarramendi eta Diego Ifran dira deialdiko berritasunak. Zurutuza jokatzeko moduan dago eta deialdian sartu da.
Realak astelehen gauean (21:00etan) jokatuko du Deportivoren aurka Riazorren eta helburua gutxienez puntuen bat lortzea izango da UEFA Europa Leaguerako sailkapena ematen duten postuengatik lehian jarraitzeko.
Martin Lasarte entrenatzaileak baja asko ditu partida honetarako. Tamudo, Joseba Llorente, Gorka Elustondo eta Mikel Aranburu baja dira.
Zorionez astean zehar min hartuta egon den David Zurutuza jokatzeko moduan dago eta deialdian sartu da. Mikel Labaka, Illarramendi eta Diego Ifran dira berritasunak deialdian.
Deportivori aurre egiteko deialdia honakoa da: Bravo, Zubikarai; Carlos Martínez, Dani Estrada, Mikel Gonzalez, Labaka, Ansotegi, Demidov, De la Bella; Xabi Prieto, Sarpong, Markel, Rivas, Illarramendi, Zurutuza, Griezmann; Ifran eta Agirretxe.