Itxi

Reala

Igandean, 11:30ean, ETB1en

Realak eta Athleticek Anoeta bete nahi dute, igandeko euskal derbi parekatuan

Agentziak | Erredakzioa

Donostiarrek ez dute azken hilabetean partidarik galdu, eta bilbotarrak nagusi izan dira azken bi urteetan jokatutako lau euskal derbietan. Sailkapenean, sei punturen aldea dago bi taldeen artean.

  • Euskal derbia, Anoetan

    Euskal derbia, Anoetan

Realak etxean jokatzeari etekina atera nahi dio Athleticen aurka Anoetan jokatuko duen euskal derbian (ETB1, 11:30ean). Bi taldeak sasoi onean daude eta bata bestearen atzean dira lberdrola Ligako sailkapenean, sei puntuko aldearekin: bilbotarrak bosgarren dira, eta donostiarrak seigarren.

Gonzalo Arconadaren txuri-urdinak denboraldi polita egiten ari dira eta momenturik onenean daude, Erreginaren Kopako finalerdietan dira eta azken hilabetean ez dute partidarik galdu. Horri esker, sailkapenean gora egin dute.

Athletic eta Atletico Madrilen arteko Kopako partidak San Mamesen izandako arrakastak (50.000 ikusle bildu ziren, emakumezkoen partida batean izandako ikusle kopuruaren marka berria ezarriz), donostiarrak animatu ditu eta igandean Anoera leporaino bete nahi dute.

Gipuzkoarrek egutegiko parterik erosoena ondo aprobetxatu dute, euren helburuei bultzada emateko eta azken bost partidetan lau garaipen eta berdinketa bat lortzeko. Donostiarrak sasoiko daudenaren adibide argia.

Athletici dagokionez, bilbotarrek neurria hartuta diote Realari, izan ere azken lau euskal derbietan nagusitu dira. Historikoki ere gehiago dira, txuri-urdinen aurka jokatutako partida guztiak irabazi baitituzte, bat izan ezik: 2017an jokatutakoa.