Itxi

Reala

Berritzeak

Rodriguesek eta Le Normandek Realean jarraituko dute 2022ra arte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bi jokalarien aurreko kontratuek 2020ra arte irauten zuten.

  • Kevin Rodrigues eta Robin Le Normand

    Kevin Rodrigues eta Robin Le Normand. Argazkia: Real Sociedad

Realak jakitera eman duenez, Kevin Rodrigues ezker hegalekoaren eta Robin Le Normand erdiko atzelariaren kontratuak berritu ditu. Horrenbestez, jokalari biek 2022ko ekainaren 30era arte jarraituko dute talde txuri-urdinean.

Portugalgo selekzioarekin jokatu ohi duen Rodriguesi 2020ko abuztuan amaitu behar zitzaion aurreko kontratua; ondorioz, beste bi urtez luzatu du Realarekin zuen lotura.

Hegalekoak bere bigarren denboraldia du talde txuri-urdinean, baina aurten ez da gehiegi jokatzen ari, lesio bat dela medio; aitzitik, klubak bere alde apustu egiten jarraitzen du.

Dena dela, joan zen udan, Realak Theo Hernandez fitxatu zuen utzita Real Madriletik, eta hark eskuratu du titular postua bai Asier Garitanorekin, bai Imanol Alguacilekin.

Era berean, Realak beste bi denboraldiz luzatu dio kontratua bigarren taldeko Robin Le Normand jokalariari; izan ere, atzelari frantziarraren aurreko kontratua 2020ko udan zen bukatzekoa.

Le Normandek aurtengo denboraldian debutatu du Realarekin, txapelketako hasierako txanpan lehen taldeak pairatu zituen lesio ugariak tarteko, eta jokatutako partida horietan oso ondo jardun zuen.