Itxi

Reala

Reala

Carlos Martinez: 'Atsedenaldia ondo etorriko zaigu indarberritzeko'

Erredakzioa

Reala nekatuta iritsi da Liga txapelketako azken partidetara. Orain, bi aste izango ditu talde txuri-urdinak indarrak berritu eta Herculesen aurkako norgehiagoka prestatzeko.

Realeko jokalariek gogoz hartu dute BBVA Ligak datorren astean izango duen geldialdia. Carlos Martinezek dioen moduan ondo etorriko zaie geldialdia ''indarrak berritzeko''.

Reala nekatuta iritsi da BBVA Ligako azken txanpara eta taldea berregin nahi du txuri-urdinek Herculesen aurkako partida prestatzeko duten bi aste hauetan. Realak gogoz hartu du bi asteko geldialdi hau.

"Taldeak gol aukerak izan zituen Racingen aurka azken minutuetan, baina baloiak ez zuen sare barrura sartu nahi", adierazi zuen Carlos Martinezek. Hegaleko jokalaria lesionatu egin zen eta titular postua galdu egin zuen. Dani estradak hartu du postu hori.