Reala
2010-2011 denboraldia
Realak 25.469 abonaturekin eman du amaitutzat bazkideen kanpaina
Erredakzioa
Talde txuri-urdinak, Lehen Mailan dagoenetik, Bigarren Mailan baino lau mila bazkide gehiago ditu.
Talde txuri-urdinak bazkide gehien izan zituen denboraldia, 2003-2004koa izan zen Txapeldunen Liga jokatu zuenekoa. Orduan, 27.000 bazkidetik gora izan zituen Realak. Kirol arloan emaitzak onak baldin badira zifra horretara iritsi daiteke talde txuri-urdina.
Realak datu batzuk eman ditu jakitera komunikatu baten bitartez. Adibidez, gehiago handitu da Donostiatik kanpokoak direnen kopurua hiruburukoak direnekin konpatuz gero. Realak zaleen "fideltasuna" baloratzen du. Realak 2007an 20.636 bazkide zituen eta 2006an, Bigarren Mailara jaitsi zen urtean 22.111. Baina azken zifra hau etengabe jaisten joan zen 2010ean berriro gorantz jotzen hasi zen arte.