Itxi

Reala

Larunbatean, 20:45ean

Realak partida zaila du Camp Nou zelaian

Agentziak | Erredakzioa

Imanol Alguacilen taldeak garaipen bakarra lortu du jokatutako azken zortzi partidetan. Bartzelonak, berriz, beste urrats bat eman nahi du ligako titulua ziurtatzeko bidean.

  • Illarramendi eta Luis Suarez, lehen itzuliko partidan

    Illarramendi eta Luis Suarez, lehen itzuliko partidan. Argazkia: Efe.

Realak Willian Jose izarra zelairatu ahal izango du Camp Nou zelaian Bartzelona Ligako liderraren aurka jokatuko duen partidan. Donostiarrek 28 urte daramatzate bertan irabazi barik eta puntuak nahi dituzte geratzen diren bost partidetan helbururen bat izateko.

Donostian denboraldia ia amaitutzat eman dute, taldeak garaipen bakarra lortu baitu jokatutako azken zortzi partidetan.

Imanol Alguacilek buruhauste handiak izan ditu azken asteetan hamaikakoak osatzeko bajen ondorioz, baina oraingoan taldean dituen aurrelaririk onenak, Willian José eta Oyarzabal, zelairatzeko aukera izango du. Hala ere, hutsune garrantzitsuak ditu zelai erdian.

Bartzelonak, berriz, aste erabakigarria du Ligako titulua erabakita uzteko, hiru partidetan: Realaren aurka etxean, Alavesen aurka, Mendizorrotzan, eta Levanteren aurka, etxean berriro.


Ustezko hamaikakoa

Bartzelona: Ter Stegen; Semedo, Piqué, Lenglet, Jordi Alba, Sergio Busquets, Rakitic, Arturo Vidal, Messi, Dembélé eta Luis Suárez.

Reala: Rulli; Zaldua, Llorente, Navas, Muñoz; Zubeldia, Rubén Pardo, Merino, Sangalli; Oyarzabal eta Willian José.

Epailea: González Fuertes (Asturiaseko batzordekoa).

Estadioa: Camp Nou.

Ordua: 20:45ean.