Reala
Igandean, 19:00etan
Atletico Madril-Reala: Txuri-urdinak garaipen zaporea dastatzeko gogoz
Erredakzioa
Txuri-urdinek talde madrildarrai irabazi beharra daukate maila mantentzeko helburua ez zailtzeko. Vicente Calderon orokorrean ez zaio ondo ematen talde gipuzkoarrari.
Realak Vicente Calderonen jokatuko du igandean (19:00etan) Atletico Madrilen aurka. Historikoki, gero eta gutxiago bada ere, Realari ez zaio ondo eman Manzanares hertzeko zelaia.
Martin lasartek aldaketak egingo dite hasierako hamaikakoan taldea garaipena zer den jakitera itzultzeko asmoz. Alberto De la Bella baja da partida honetarako eta bere ordez Mikel Gonzalezek jokatu dezake. Horrela bada, Demidov ere hasierako hamaikakoan egongo litzateke.
Zelai erditik aurrera konbinazio pila egin ditzake Martin Lasartek. Griezmannek punta erdi moduan joka dezake eta aurrean Tamudok jokatuko duela dirudi. Diego Ifranek ere minutuak izango dite Calderonen.
Atletico Madrilek Agüero berreskuratu du partida honetarako. Argentinarrak ez zuen iragan astean Osasunaren aurka jokatu zigortuta egon zelako. Quique Sanchez Flores entrenatzaileak deialditik at utzi ditu Fran Merida eta Juan Valera.