Reala
Vicente Calderon
Atletico-Reala (3-0): Talde txuri-urdinak argi gorria piztu du
Erredakzioa
Lasarteren taldeak porrota jaso du berriro, 35 puntuak gainditu ezinik jarraitzen du eta sufritu beharko du ligako azken zazpi jardunaldi hauetan.
Realak porrota jaso du&' || 'nbsp;Vicente Calderonen (3-0) eta burua altxatu ezinik jarraitzen du.&' || 'nbsp;Atletico&' || 'nbsp;Madrilen golak Filipe Luisek,&' || 'nbsp;Costak eta Kun ''Aguero''k egin dituzte.
Talde zuri-gorriak oso partida serioa egin du ahulago izan den aurkari baten aurka.&' || 'nbsp;Realak zalantza askorekin esan dio agur Calderon zelaira.&' || 'nbsp;Talde txuri-urdinak azken 21 puntuetatik bakarra lortu du.
Hasiera-hasieratik ikusi ahal izan da garailea zein izango zen. Madrildarrak gipuzkoarrak baino hobeto aritu dira lehenengo minututik.&' || 'nbsp;Lehenengo gola 12. minutuan heldu da,&' || 'nbsp;Filipe Luisek Realaren atzealdearen zalantzak baliatu dituenean gola egiteko.
Lehenengo zatiaren ia amaieran heldu da bigarrena, 44. minutuan Costak&' || 'nbsp;Reyesen jokaldi ezin hobea borobildu du, partida bideratuta utziz eta Reala kinka larrian jarriz.
Bigarren zaitan pixka bat hobetu du irudia Lasarteren taldeak, baina etxekoen mailatik urrun izan dira une oro.&' || 'nbsp;Hirugarren gola Aguerok egin du kontraeraso azkar bat maisuki amaituta.
3 - Atletico Madril: De Gea; Ujfalusi, Perea, Godín, Filipe Luis; Reyes (Raúl García, m. 87), Tiago, Mario Suarez, Koke (Juanfran, m. 75); Aguero eta Diego Costa (Forlán, m. 71).
0 - Reala: Bravo; Carlos Martínez, Ansotegi, Demidov, Dani Estrada; Markel; Xabi Prieto, Aramburu, Elustondo (Zurutuza, m. 58), Griezman; eta Tamudo (Ifrán, m. 64).
Golak: 1-0, m. 12: Filipe Luis. 2-0, m. 44: Mario Suárez. 3-0, m. 79: Agüero.
Horrela bizi izan dugu partida eitb.com-en.