Itxi

Reala

Sportingen aurkako partidarako

Realak dei berezia egin die zale txuri-urdinei igandeko partidarako

Erredakzioa

Familia txuri-urdinarentzat Sportingen aurkako partida hil ala bizikoa da. Xixondik milaka zale joango dira Anoetara eta bere zaleen babesa behar du talde gipuzkoarrak.

Realeko presidentea den Jokin Aperribayk eta jokalaria den Markel Bergarak zaleei dei berezia egin die Sportingen aurka beraien babesa izateko. Xixonetik jende mordoa hurbilduko da Anoetara eta efektu hori berdindu nahi dute.

Sportingek 2.000 sarrera eskatu ditu Anoetarako eta hau ikusita Jokin Aperribayk zale txuri-urdinak masan esatdiora joatera animatu ditu. "Zallei masan Anoetara gerturatzeko eskatzen dite Realaren oso partida garrantzitsua baita Lehen Mailan geratu ahal izateko", adierazi du Aperribayk.

Martin Lasarte entrenatzailea inoiz baino kritika gehiago izaten ari da eta kargutik kendu dezaketenaren zurrumurrua ere zabaldu da. Honen inguruan, Jokin Aperribayk elkartasuna adierazi dio Lasarteri: "Datorren norgehiagoka irabaztera eramateko moduko gaitasuna du gure entrenatzaileak ez naiz inoiz entrenatzaileak egiten duenaz arduratuta egon, bestela Kontseilura eramango nuke nire kezka".