Itxi

Reala

Ofiziala

Xabi Alonso Realeko bigarren taldearen entrenatzailea izango da

Agentziak | Erredakzioa

Talde txuri-urdinak ofiziala egin du Alonso filialaren entrenatzailea izango dela hurrengo denboraldirako. Klubak gogora ekarri duenez, Xabi Alonsok 124 partidu zituen Realaren kamisetarekin.

  • Xabi Alonso. Argazkia: EFE

    Xabi Alonso. Argazkia: EFE

Xabi Alonso Bigarren B mailan jokatzen duen Realeko taldearen entrenatzailea izango da hurrengo denboraldian.

Errealak ofiziala egin du gaur, larunbata, taldearen jokalari ohiak filialaren entrenatzailea izango dela.

Donostiako taldeak gogoratu duenez, Alonsok 124 partida jokatu zituen talde txuri-urdinarekin.