Itxi

Reala

Zubietan

Realak uztailaren 8an ekingo dio denboraldi-aurreari

Erredakzioa

Imanol Alguacilek lehen aldiz zuzenduko du talde txuri-urdinaren denboraldi-aurrea. Iazkoaren antzekoa izango da.

  • Zurutuza eta Sangalli. Argazkia: EiTB

    Zurutuza eta Sangalli, Zubietan. Argazkia: EiTB

Realaren denboraldi-aurrea uztailaren 8an hasiko da, eta Zubietako kirol-instalazioetan egingo da, ez baitago iragarrita atzerrian 'stage'rik egitea. Zubietako instalazio eta errekurtso guztiak aprobetxatu nahi ditu Imanol Alguacil buru duen talde-teknikoak.

Taldeak etxean egingo du lan-saioak, adiskidantzazko partidekin tartekatuta. Klubak jakinarazi duenez, hurrengo egunetan emango dira ezagutzera partida horietako aurkariak eta datak.

Imanol Alguacilek lehen denboraldi-aurrea diseinatuko du entrenatzaile karguan, Oriokoak lehen taldea zuzentzeko ardura hartu duen bi aldietan, denboraldia hasita egon baita. Hala ere, Asier Garitano entrenatzaile zeneko denboraldi-aurrearen antzeko planifikazioa izango du aurtengoak.