Itxi

Reala

Larunbatean, 20:00etan

Reala-Bartzelona: Liderraren aurka puntuak behar dituzte

Erredakzioa

Ilarramendi deialdian sartu du Martin Lasartek. Guardiolak, Real Madrilen aurkako norgehiagokarako ohiko jokalariak gordeko ditu eta Iniesta eta Puyol etxean gelditu dira.

Norgehiagoka garrantzitsua jokatuko du Realak Bartzelonaren aurka. Donostiarrek hiru puntuak behar dituzte beheko postuetatik aldentzeko eta horretarako zaleen laguntza beharko dute. Guardiolaren mutilek Txapeldunen Ligan dute burua jarrita, eta txuri-urdinek egoera hori aprobetxatu beharko dute garaipena lortzeko.

Hala ere, Pep Guardiolak ohiko jokalari gehienak deitu ditu Anoetako partidarako. Iniesta eta Puyol etxean geldituko dira, baina jokalari gehienak prest egongo dira. Deialdia: Valdes, Pinto, Alves, Pique, Xavi, Villa, Messi, Mascherano, Keita, Sergio Busquets, Pedro, Milito, Afellay, Jeffren, Fontas, Thiago, Montoya, Sergi Roberto eta Gerard Deulofeu.

Martin Lasartek, Ilarramendi gaztea sartu du deialdian eta gainera, prest dituen ohiko jokalari guztiakdeitu ditu:

- Atezainak: Bravo, Zubikarai.

- Defentsak: Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Ansotegi, Demidov, Estrada.

- Erdilariak: Markel, Griezmann, Xabi Prieto, Illarramendi, Aranburu, Zurutuza, Rivas, Sutil, Elustondo.

- Aurrelariak: Tamudo, Ifran.