Itxi

Reala

Larunbatean, 18:00etan

Valentzia-Reala: Mailari eusteko azken pausoa

Erredakzioa

Martin Lasartek De la Bella berreskuratuko du ezker hegalerako eta Unai Emeryk Mehmet Topalen zalantza du.

Realak mailari eusteko azken pausoa eman dezake, Mestallan puntuak lortzen baditu. Txuri-urdinek puntuak lortzearen garrantzia badakite, baina Valentzia aurkari arriskutsua dela kontuan hartuta.

Martin Lasarte entrenatzaile uruguaitarrak De la Bella berreskuratu du norgehiagokarako. Estrada eta jokalari katalana ezker hegaleko postua hartzeko lehian izango dira. Real Madrilen aurkako deialditik, Ilarramendi gaztea irten da.

Unai Emeryk, Mehmet Topalen zalantza izaten jarraitzen du erdialderako. Valentziarrek Txapeldunen Liga eskura daukate, baina Mestallako zaleek garaipenen gosea izaten jarraitzen dute.

Ustezko hamaikakoak:

Valentzia: Guaita; Miguel, Stankevicius, Ricardo Costa, Mathieu, Topal edo Albelda, Banega, Joaquin, Mata, Jonas edo Aduriz eta Soldado.

Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Demidov, De la Bella edo Estrada; Rivas, Aranburu, Markel Bergara, Xabi Prieto, Griezmann; eta Tamudo.