Reala
Sanchez Pizjuan estadioan
Sevilla-Reala: Lasartek 22 jokalari eramango ditu
Erredakzioa
Ilarramendi eta Cadamuro gazteek taldearekin bidaiatuko dute. Andaluziarrek Europa League-a jokatzeko txartela eskuratzeko garaipena behar dute.
Sevillan mailari eusteko behar duen puntua lortu nahi dute gipuzkoarrek. Hala ere, Gregorio Manzanoren mutilek asko dute jokoan, Europarako txartela eskuratu ahal dezaketelako hiru puntuak lortuz.
Norgehiagokarako, Martin Lasartek lesionaturik ez dauden jokaalri guztiak deitu ditu. Etxean, Raul Tamudo zigortua eta Demidov lesionatua soilik geldituko dira. Gainera, Ilarramendi eta Cadamuro Sevillara joango dira taldearekin.
Deialdia: Bravo, Zubikarai, Carlos Martinez, Dani Estrada, Mikel Gonzalez, Labaka, Ansotegi, De la Bella, Cadamuro, Elustondo, Markel, Griezmann, Xabi Prieto, Aranburu, Sarpong, Zurutuza, Rivas, Sutil, Illarramendi, Agirretxe, Ifran eta Llorente.