Itxi

Reala

Valentziaren aurka

Realak luzapenean lortu du Mestallatik puntu bat ateratzea (1-1)

Agentziak | Erredakzioa

Mikel Oyarzabalek penaltiz egin du txuri-urdinen gola 100. minutuan, aurretik Valentziak beste bat huts egin ostean eta etxekoak garaipena ospatzen hasita zeudenean.

  • Mikel Oyarzabal, Realeko golegilea

    Mikel Oyarzabal, Realeko golegilea. Argazkia: Efe.

Mikel Oyarzabalek 100. minutuan sartu du Realari puntu bat eman dion gola. Donostiarrek Mestallan jokatu dute Valentziaren aurka eta etxekoek beste penalti bat huts egin dute markagailuan 1 eta 0 aurretik izan direnean, 96. minutuan. Epaileak 10 minutuz luzatu du neurketa.

Norgehiagoka aspergarria eta erritmo gabekopa jokatu dute bi taldeek Valentziak lehen gola egun duena arte, baina azken ordu-laurdenean gauzak asko aldatu dira, batez ere epaileak emandako luzapenean.

Lehen zatian oreka izan da nagusi, eta bi taldeek baloi jabetza luzeekin jokatu dute, baina sakontasunik gabe eta arrisku oso gutxi sortuz.

Horrela, atsedenaldira golik gabeko berdinketarekin iritsi dira, berdegunean gertatu denaren ondorio argia.

Bigarren zatiaren hasieran gauzak gutxi aldatu dira, baina partida goitik behera aldatu da 59. minutuan. Wass eskuineko hegaletik sartu da, pasea eman dio Gameirori eta honek 1 eta 0ekoa egin du. Hala ere, VAR laguntzaile teknikoa aztertu behar izan du epaileak gola ontzat eman aurretik. Bi minutu luze behar izan ditu epaileak erabakia hartzeko.

96. minutuan, Barrenetxeak Cheryshevi falta egin dio area barruan eta epaileak penaltia adierazi du. Gameirok jaurti du, baina baloia kanpora bota du. Lau minitu geroago, penaltia Realaren aldekoa izan da eta hor Mikel Oyarzabalek ez du hutsik egin. 1-1 amaitu da partida, denboraldiko lehen puntua lortu du Realak.

Futbola 2019-2020
Futbola 2019-2020 (Valentzia-Reala)0:2:57 min.
Fitxa teknikoa

1 - Valentzia: Cillesen, Wass, Garay, Gabriel Paulista, Jaume Costa (Piccini, min. 82), Carlos Soler (Ferran Torres, min. 89), Coquelin, Kondogbia, Guedes, Gameiro eta Rodrigo (Cheryshev, m.84).

1 - Reala: Moyà, Zaldua (Barrenetxea, min. 82), Le Normand, Aihen (Rodrigues, m.85), Illarra, Zubeldia, Merino, Januzaj (Isak, min. 71), Odergaard, William José eta Oyarzábal

Golak: 1-0, min. 59: Gameiro. 1-1, min. 100: Oyarzabal, penaltiz.