Itxi

Reala

2020ra arte

Realak Claudia Roldan fitxatu du

eitb.eus

Uda hasieran Madrilek fitxatu eta talde txuri-urdinera gehitu da askatasun gutunarekin.

  • Claudia Roldan. Argazkia: Real Sociedad

    Claudia Roldan. Argazkia: Real Sociedad

Realak gaur osatu du bere taldea azkeneko fitxaketarekin. Claudia Roldan emakumezkoen defentsaren figura berri bat izango da.

Hegalean jokatzen duen atzelaria, Betis futbol taldearen emakumezkoen taldeko jokalaria izan dena 6 urtetan zehar, uda hasieran Madrilek fitxatu eta talde txuri-urdinera gehitu da askatasun gutunarekin. Sevillarra Zubietara dator gaur, hasi berri den denboraldi honen bukaerara arte gelditzeko.

Claudia, 22 urte dituena, gogotsu dator Gonzalo Arconadaren taldea indartzeko asmoarekin. Arratsaldean bere taldekideak ezagutzeko aukera izango du Betisen aurkako partidaren aurretik.

Jokalariak 15 zenbakia eramango du eta ostiralean prentsa-aretoan aurkeztuko dute eguerdiko 13:00etan.