Itxi

Reala

Espanyolen aurka

Realak bigarren garaipena jarraian erdietsi nahi du

Erredakzioa

Talde txuri-urdinak Espanyol izango du aurkari igandean, 14:00etan, RCDE Stadiumean.

  • Darder eta Aihen Muñoz. Argazkia: EFE

    Darder eta Aihen Muñoz, iragan denboraldiko Reala-Espanyol neurketan. Argazkia: EFE

Realak Espanyol izango du aurkari igande honetan, 14:00etan, RCDE Stadiumean, Ligako bosgarren jardunaldiari dagokion partidan. Bigarren garaipena jarraian lortzea izango da talde txuri-urdinaren helburua.

Atletico Madrilen aurka lortutako garaipenak indarberritu egin du Reala, eta jokalariak konfiantza handiarekin daude. Garaipena lortzeaz gain, taldeak itxura oso ona eman zuen, eta ez da espero Imanol Alguacil entrenatzaileak aldaketak egitea hamaikakoan. Januzaj deialditik at geratu da, eta Willian Jose aulkian egongo dira berriro.

Bestalde, Espanyolek ostegunean Europa Ligako neurketa jokatu zuen Ferencvarosen aurka (1-1), eta David Gallego entrenatzaileak aldaketak egingo ditu osteguneko partidarekin alderatuta. Ferreyra, Iturraspe eta Corchia min hartuta daude, eta Naldok ere ezingo du jokatu, zigortuta baitago.

Ustezko hamaikakoak:

Espanyol: Diego Lopez; Javi Lopez, Naldo, Lluis López, Didac; Vargas, Victor Sanchez, Roca, Melendo; Wu Lei eta Calleri.

Reala: Moya; Zaldua, Llorente, Aritz, Monreal; Zubeldia, Merino, Odegaard; Isak, Portu eta Mikel Oyarzabal.

Epailea: Cordero Vega.

Zelaia: RCDE Stadium (14:00etan).