Itxi

Reala

2015. urtera arte

Reala: Zubikaraik hiru urte gehiagorako berritu du kontratua

Erredakzioa

Atezain bizkaitarrak ez du minutu bakar bat ere jokatu 2010-2011 denboraldian. 2015. urtera arte luzatu du talde txuri-urdinarekin lotzen duen kontratua.

Realak gaur jakinarazi du Eñaut Zubikarai atezainak hiru urte gehiagorako luzatu duela Realarekin lotzen duen kontratua. 2015. urtera arte txuri-urdina izango da Zubikarai. Claudio Bravok ere 2015era arteko kontratu berritzea sinatu zuen.

Zubikaraik 27 urte ditu, 1,85 metroko altuera du eta 2008. urtetik dago Realeko lehen taldean. Lehenago Eibarren egon zen utzita. Aurtengo Ligan ez du minuturik izan Zubikaraik, baina aurreko denboraldietan parte hartu zuen Claudio Bravoren lesioen eta Txileko selekzioaren deialdiei esker.