Itxi

Reala

Nahikari Zubietan ari da bere lesiotik suspertzen

eitb.eus

Aurrelari txuri-urdina astelehenean utzi zuen Espainiako selekzioko deialdia Donostiara itzuli eta Athleticen aurkako derbirako sendatzeko asmoz.

  • Nahikari García

    Nahikari García. Argazkia: ETBko bideo batetik ateratako irudia.

Nahikari Garcia Realeko aurrelaria Donostiara itzuli da, joan zen asteko astelehenetik Espainiako selekzioaren egonaldian parte hartu eta gero.

Urnietakoak kolpea dauka eskuin hankako eskafoidean, eta ez zuen jokatu joan zen ostiraleko Azerbaijanen aurkako neurketa (4-0).

Modu horretan, aurrelari txuri-urdinak Zubietan jarraituko du bere lesioaren sendatze-prozesua. Aipatu lesioa Primera Iberdrolako hirugarren jardunaldian jasan zuen, Betisen aurkako neurketan (2-0). Partida horretan Nahikari berak sartu zituen bere taldearen bi golak.

Horrenbestez, Nahikariren epe laburrerako xedea da Realak igande honetan Athleticeren aurka jokatu behar duen euskal derbirako gertu egoten saiatzea. Neurketa, gainera, Reale Arenan izango da.