Reala
Levanteren aurka
Realak hirugarren garaipena jarraian lortu nahi du gaur
Erredakzioa
Talde txuri-urdinak Levante izango du aurkari asteazken honetan Reale Arenan, 19:00etan, Ligako 11. jardunaldiko partidan.
Realak hirugarren garaipena jarraian lortu nahi du gaur Levanteren aurka jokatuko duen Santander Ligako 11. jardunaldiko partidan. Neurketa 19:00etan hasiko da, Reale Arenan.
Talde txuri-urdinaren hamaikakoan, baliteke aldaketak egitea Imanol Alguacil entrenatzaileak, baina, prentsaurrekoan esan duenez, azken unera arte ez du erabakia hartuko. Alexander Isaken edo Willian Joseren artean hautatu beharko du aurrelaria Imanolek, eta Aritz Elustondok hasieratik joka dezake defentsan, Zubeldiaren ordez. Gainera, Guevara hamaikakoan sartzeko moduan dago.
Bestalde, Levante azken bi partidak galduta iritsiko da Donostiara. Paco Lopez entrenatzaileak ez ditu jokatzeko prest izango Toño eta Oier Olazabal, min harturik daudelako, eta Ivan Lopez deialditik at utzi du. Radoja zalantzan dago, eta Mayoral izan daiteke berritasuna aurrealdean, Roger ordezkatuz.
Ustezko hamaikakoak:
Reala: Remiro; Zaldua, Elustondo, Llorente, Monreal; Guevara, Merino, Odegaard; Portu, Oyarzabal, Willian Jose edo Isak.
Levante: Aitor; Miramon, Vezo, Cabaco o Postigo, Clerc, Campaña, Radoja, Vukcevic, Morales, Hernani edo Bardhi, Mayoral.
Epailea: Melero Lopez.
Zelaia: Reale Arena.
Ordua: 19:00.