Itxi

Reala

Errege Kopa

Sanchez Martinezek zuzenduko du Mirandes-Reala; Del Cerro Grandek, Granada-Athletic

Erredakzioa

Espainiako Futbol Federazioak Errege Kopako finalerdietako arbitroak nortzuk izango diren jakinarazi du.

  • Sanchez Martinez eta Del Cerro Grande. Argazkia: @RFEF

    Sanchez Martinez eta Del Cerro Grande, finalerdietako itzuliko partidetako epaileak. Argazkia: @RFEF

Espainiako Futbol Federazioak astearte honetan jakinarazi ditu Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidak zuzenduko dituzten epaileak. Neurketak martxoaren 4an eta 5ean jokatuko dira.

Jose Maria Sanchez Martinez izango da Mirandes-Reala zuzenduko duen epailea, martxoaren 4an (21:00etan), Anduvan. VARean egongo den epailea Alejandro J. Hernandez Hernandez izango da.

Carlos Del Cerro Grandek zuzenduko du Granada-Athletic norgehiagoka, martxoaren 5ean (21:00etan), Carmenes estadioan. VAReko arbitroa Juan Martinez Munuera izango da.