Itxi

Reala

Santander Liga

Barrenetxea lesionatu egin da eta hurrengo partidak galduko ditu

Agentziak | Erredakzioa

Realak jakinarazi duenez, Ander Barrenetxeak II. mailako lesioa du ezker izterreko muskulu zuzenean.

  • Barrenetxea

    Ander Barrenetxea, Porturekin batera gol bat ospatzen. Argazkia: EFE

Ander Barrenetxea Realeko jokalariak II. mailako lesioa du ezker izterreko muskulu zuzenean, klubak astelehen honetan jakinarazi duenez. Ez dute zehaztu zenbat denbora egongo den jokatu ezinik, baina aste honetako bi partidak behintzat galduko ditu.

Osasunaren aurkako derbirako deialdian sartu zuen aurrelaria Imanol Alguacilek, baina gorritxoen aurkako partidarako berotze-ariketak egiten ari zenean lesionatu egin zen, eta ezin izan zuen jokatu.

Realeko medikuen esanetan, Barrenetxea "fisioterapia bidez tratatzen hasi da. Ohiko jarduerak pixkanaka egingo ditu, prozesuaren bilakaera klinikoaren arabera".

Barrenetxearena Ligako geldialdiaren ostean Realak izan duen hirugarren lesioa da, Ander Guevara eta Luca Sangalli ere min hartuta baitaude.