Reala
Kroazian
Reala: Illarramendi Espainiako selekzioarekin lesionatu da
Erredakzioa
Entrenatzen ari zela zuntz-haustura izan du eta, gutxienez, bi aste egongo da geldirik.
-
Illarramendi, Anoetako derbian. Argazkia: EFE
Realean Asier Illarramendi da albiste. Espainiako 21 urtez azpikoen selekzioarekin entrenatzen ari zela zuntz-haustura izan du gazteak. Ostiralean itzuliko da Donostiara. Orduan jakingo da lesioa zenbaterainokoa den, baina gutxienez bi aste egongo da geldirik.
Espainiako selekzioak Kroaziaren aurka neurtuko ditu indarrak ostegun honetan Europako Txapelketako sailkatzeko faseko hirugarren partidan.