Reala
Jaitsiera postutik bi puntura
Realaren denboraldiko lehen krisia
REDACCIÓN
Philippe Montanierrek datorren igandean Anoetan irabazi beharra dauka zaleen ezinegona baretzeko.
-
Zaragoza-Reala. Argazkia: EFE.
Donostian ez dute larritu nahi, baina asteburu honetan Getaferen aurkako neurketan irabaztea oso garrantzitsua da puntu galera eteteko. Irabazi ezean txuri-urdinek jaitsiera postuetan sartzeko arriskua dute.
Hiru partida galdu ditu jarraian Realak eta jaitsiera postuetatik bi puntura dago taldea. Aste baten barruan Getafe eta Real Madrilekin lehiatuko da eta bitartean Valentziara bidaiatu beharko du Levante indartsuaren aurka aritzeko. Valentziarrak Txapeldunen Ligako postuetan daude eta arerio zaila dira.
Talde txuri-urdinak bi gol bakarrik egin ditu jarraian galdutako hiru neurketetan eta Gipuzkoako hiriburuan azalpenak eskatzen hasiak dira. Joseba Llorente aukian dago eta denak Philippe Montanieri begira jarri dira. Llorente zaleen jokalari gogokoena da eta taldeko fitxa altuena duen jokalarietako bat.
Vila-realeko aurrelari ohiak minutu eskas batzuk baino ez ditu izan jokatutako zazpi neurketetan. Zaragozaren aurka Romaredan zelairatu ez izanak hautsak harrotu ditu zaleen artean.